miércoles, 13 de junio de 2007

IGANDEAN TXAPELA LEITZARA!!!!!


Igande honetan buruz-buruko txapelketaren finala izanen da donostian, eta hantxe egongo gara gu ere. Partidu zaila izanen da baina ea auretngoan gure Abelek txapela herrira ekartzen digun eta ez den gure aurretik pasatzen Goizuetara bidean.

Abel txapelketa bikain bat eginda iritsi da finalera, behe-behetik hasita. Aimar berriz final laurdenetaik hasi da eta bi partida jokatu behar izan ditu finalera heltzeko, eta biak polemika handiarekin. Ruizen kontrako partiduan atxiki batek izan zuen errua. Epaileak falta eman zuen Ruizen bolea bat ( ez zena) eta hortxe amaitu zen partidua. Ondoren Ruizek Aimarren aurkako hitz batzuk erabili zituen, epailearekin aurretik hitz egina zegoela hain zuzen.

Finalerdietako partidak ere polemika latza sortu zuen. Oringoan Gonzalez izan zen sua piztu zuena. Pertsonalki Aimar ez dela pertsona ona esan zuen, eta dena hankaz gora jarri zuen dena. Hala ere partidua Aimarrek irabazi zuen, nahiz eta 15na berdin joan ziren.

Azkenik iritsi da finaleko eguna, eta oraingoan ere bi nafar finalean!!!!!
Esan bezala, ea txapela Leitzara ekrtzen duen Abelek.

HAUEK DIRA HAUEK EROAK!!!!

Jakina denez euskal pilota ameriketara ere iritsi zen.Han esku pilotarik ez da jokatzen ia, baina bai zesta punta. Joko hau oso ezaguna egin da estatu batuetan, bahiz eta azken urteetan galdu den. Ezagun egi denaren froga honakoa duzue, Jackas pelikulan atera baitziren pilotariak, eta ez pilotan jokatzen...


PILOTA VALENTZIARRA

Behean ikus dezakezuen hau esku pilotako beste modalitate bat da, valentziar erara hain zuzen. Ikus dezakezuenez pilota modu berezian jotzen da, hemen "sobakillo" izenez ezagutzen den posturan.

HAU BAI PARTIDUA!!!!!!!

Gogoratzen diren finalik hoberenatirokoa duzue honakoa,bikaina benetan.Finalak onak ateratzea zaila izaten da, baina hau oso ona izan zen.Honakoa partiduaren amaiera duzue, Retegiren azken tantoak, baina gehiago nahi baduzue hor daude eskuinaldean beste zati batzuk. Gozatu ezazue!


martes, 12 de junio de 2007

Ba al dalizu nola egiten diren pilotak????

Nahiz eta pilotak askotan ikusi ziur ez dakizuela nola egiten diren. Egunen batean etxean saiatu nahi baduzue hona hemen eman beharreko pausuak. Irakasle izaten garenerako ere ideia hona izan daiteke haurrei nola egiten diren irakastea.


Azkenean takoak jarri beharrik ez!!!!


Peñagarikano eta Mendizabal pilotari profesionalek pilotan jokatzeko 'Babesku' izeneko eskularrua asmatu dute, ohiko takoen ordezko.


Eskuetako mina izaten da pilotarien gaitzik ohikoena. Bati pilota sartu egin zaiola, besteari kailua eten zaiola; edota pilotari behar bezala ez jo, eta hatzen bat hautsi duenik ere bada. Hanturak ere, hamabostean behin. Gero, noski, medikuetara jo behar. Masajisten laztanak hartu, gau eta egun eskuak gel eta kremekin igurtzi, eta nola edo hala osatutakoan, kantxara berriz.

Kepa Peñagarikano eta Aratz Mendizabal pilotari profesionalek badakite eskuetako minekin egotea zer den. Gainerako pilotari guztiek bezalaxe, takoak eta esparatrapua erabiltzen dituzte eskuak babesteko, baina hala ere, askotan, ez dira nahikoa eskuetako mina saihesteko. «Masajistak esaten zigun nola zen posible, gaur egun dagoen teknologiarekin, eskuetarako ezer ez edukitzea, ea ezin zitekeen eskularruren bat egin», azaldu du Peñagarikanok. Ideia gustatu zitzaien bi pilotariei, eta eskularru hori egin egingo zutela erabaki zuten. Urte eta erdiren buruan, esku artean dute 'Babesku' izeneko eskularrua.

Hasieran podologo batekin jarri ziren harremanetan, oinetako barne zolak egiteko material asko erabiltzen dituztelako. «Azkenean, behintzat, nahi genuen silikona aurkitu genuen», adierazi du Peñagarikanok. Hurrengo urratsa, silikona hori eskularruan itsasteko modua bilatzea zen. Bueltan-bueltan, Bartzelonako enpresa batek eskularrua egingo ziela agindu zien. «Zortzi bederatzi eskularru egin behar izan dituzte gure gustukoa lortu arte».


PROFESIONALENTZAT EZ. Kolore eta neurri ezberdineko eskularruak dira, hamabi urtetik gorakoentzat hasiera batean. Silikonazko babesgarriak dituzte hatzetan eta esku-ahurraren goiko partean. Alde hori larru sintetikoz egina dago, eta bestea sarezkoa da, izerdia kanporatu ahal izateko. Mendizabalen esanetan, pilota eskoletan ari diren haurrentzat eta txapelketa herrikoietan parte hartzen duten zaletuentzat dago pentsatuta eskularrua. «Profesionaletako pilotekin jokatzeko, silikona geruza bikoitza beharko genuke» zehaztu du.

Gipuzkoako eta Bizkaiko Foru Aldundiek, eta Gipuzkoa Pilota Federazioek «begi onez» ikusi dute asmakizun berria, eta diruz ere lagundu diete. Gipuzkoako Federazioak, esate baterako, 300 eskularru hartu ditu kluben artean banatzeko, eta Bizkaia aldean beraiek ari dira eskularruaren sustapena egiten.

Pilota munduko «zenbait klasikok» asmakizun berriak ez duela ezertarako balio esan arren, bi pilotariek ez dituzte haien esanak aintzat hartu. «Pilotan ere berrikuntza behar da. Eskularrua erosoa da, eta material onekoa. Horrek balio du!».

miércoles, 25 de abril de 2007

Buruz-burukoa aurrera doa

Aipatu bezala buruz-buruko txapelketa aurrera doa.Final laurdenetara iritsi dira eta 8 pilotari hoberenak geratzen dira:Irujo, Barriola, Eugi, Beloki, Olaizola II, Ruiz, Gonzalez eta azkenik irabaztea gustatuko litzaidakeena, Bengoetxea, nire lehengusua baita.

Leitzarra izanik herritar guztiek nahi genuke Abel Barriola eta Oinatz Bengoetxea finalera heltzea, baina hori gehiegitxo eskatzea izango litzateke.

Orain arte Abelek itxura ezin hobea eman du txapelketan.Aurkariek ez dute lortu 11 tanto baino gehiago egitea.Oinatzek ere bi partida irabazi ditu, lehenengoa oso erraz eta bigarrena nahiko izerdi atera ondoren, Leizaren aurka hain zuzen.

Ea ba biak irabazten jarraitzen duten. Zorte on!!!!!!!!!!!